2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

Bibliografia

Liburuak:

1. Enrique Abril. (1971). Dos siglos de pelota vasca. Bilbao: -.

2. Aguirrezabalaga, E-Alonso,A.. (1996). Dinastía Echave. Buenos Aires: -.

Web-orriak:

1. Armendaritz, X. "Nonahi, nondik nahi". Kontsulta: 2015-11-12.   http://nonahi.blogspot.com.es/2010/05/txokoan-jokatuz.html

2. Jaac. "La espectacular Cesta Punta en Gernika". Kontsulta: 2015-11-06. http://saltaconmigo.com/blog/2015/11/cesta-punta-gernika-jai-alai/

3.Conde Fernandez, L., Ortega Ariza, F. eta López Leiva, F. Analisis de las actividades de las empresas del sector turismo activo en la provincia de Huelva, Buenos Aires, Año 17, Nº 168, Mayo de 2012 http://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/4730324.pdf

Blogak:

1.Usubiaga, O. Euskal Pilotaren Oinarriak 2015-2016: 2015-11-23                       http://edupelota2015-2016.blogspot.com.es/

3 iruzkin:

  1. Eider Altube Iturricastillo
    JFKZ 1.maila

    ErantzunEzabatu
  2. Alex Guinea Criado. Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila

    ErantzunEzabatu
  3. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    1.1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak jarri dituzue, hainbat liburu tartean. Baina ez dituzue aipatu lanean eta ez dakit zertarako erabili dituzuen. Ez duzue elkarrizketarik egin.
    1.2. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio, baina puntu batzuk faltan botatzen ditut.
    1.3. IKT-tresnen erabilera ez da oso handia. Argazkiak zehaztu nondik eskuratu dituzuen. Musika sartu duzue, bi kantu tartekatuz. Zuek sorturiko bideorik ez.
    1.4. Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera. Kontuz, hasierako orrian informazio guztia agertzen da (kontrolatu sarrera berberak eta orrien arteko ezberdintasuna).
    1.5. Kolaborazio lana. Ez da ebidentziarik gaineratu.
    1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Kontuz, “arritu” (harritu)… Oro har akats gutxi aurkitu dira.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera egokia da.
    • Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak ez dira zehaztu.
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa ez da zehaztu.
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia ez da zehaztu.
    • Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra) ez dira zehaztu.
    • Material baliabideak (tipologia eta kopurua) ez dira zehaztu.
    • Proiektuaren helburu zehatzak. Nahiz eta orokorrean zehaztu den, zehaztasun pixka bat eskertuko litzateke. Kanpoan zuen zerbitzua eskaini eta Euskal Herrira gerturatzea da asmoa? Hori guztia pilotaren bidez, turismo aktiboaren barnean, eginez?
    • Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien. Faltan botatzen dut zehaztea zein jarduera egin zenituzten zesta, pala, bote luzea… irakasteko. Hor baitago eraginkortasunaren gakoa, arrakastaren gakoetako bat. Denbora guztian lehenaldian egin duzuenaz diharduzue, baina etorkizunera begira ere proposatu behar zenukete, ezta?
    • Aurreikusitako gastuak. Ez dira zehaztu. Bideragarria izateko ezinbestekoa da.
    • Bestelakoak ez dira erabili (zuekin harremanetan jartzeko moduak, argazkien galeria, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…).
    • Diseinatu duzuen ideia garatzeko erabilitako artikulu, liburu eta elkarrizketen erreferentziak (testuan aipatutakoak bakarrik erabil daitezke). Kontuz blog baten egilearekin, “Usubiaga”?? Testuan aipatu erreferentzietan jarritako lanak. Zertarako erabili dituzue liburu horiek?
    • “Gure kultura nahiko konplexua da”, hara bada, bai?

    3. Kalifikazioa: 7,5.

    4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal Pilotaren eta Tenisaren Oinarriak ikasgaiko irakaslea Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.

    ErantzunEzabatu