Hasieran esan bezala, gure helburu nagusia euskal pilota Europan zehar ezagutzera ematea eta hainbat herrialdetan hedatzea zen. Bestalde, bisitatutako herrialdeen eta euskal herrialdearen arteko lotura bat ezartzea ere genuen helburu, gure kulturako sustraiean dagoen kirol bat dela medio. Dudarik gabe, zailtasunak izan ditugu; handiena azpiegitura falta izan da, hala ere, arazo honi aurre egitea lortu dugu irudimena eta originaltasuna erabiliz. Horrez gain, hizkuntzen arteko ezberdintasuna ere gainditu beharreko muga bat izan da.
Euskal pilotako espezialitateak azaltzeko orduan Bote Luzearekin hastea erabaki genuen; izan ere, batetik, bere oinarrizko funtzionamendua ulertzeko errazagoa delako, nahiz eta marraren dinamika ulergaitza egin daitekeen; eta bestetik, bagenekieelako Belgika eta bere inguruetan ezaguna zela antzekoa den modalitate bat, baita Italian ere. Faktore honek asko erraztu zigun aukeratutako herrialdeen erabakia, abantailak emango baitzizkigulako ondorengo modalitateak azaldu eta irakasteko orduan.
Euskal Herrian bizitakoaren inguruko balorazioa egitean, soilik ondorio positiboak atera ditzakegu. Jokalari profesional baten inplikazioa lortzea horrelako proiektu batean oso pozgarria izan da guretzat; hori gutxi balitz bezala, museoko bisitan ikasitakoa eta maila handiko esku pilota partidua ikusi ahal izan genuen ere. Proiektuari amaiera emateko euskal kulturako ekintzak erakutsi genien, honen inguruan zalantzak genituen; ez genekielako gustuko izango zuten euskal pilotarekin erlaziorik ez zuten ekintzekin inplikazio bera erakutsiko zuten ala ez, baina izugarrizko arrakasta izan zuela ikusita, hurrengo ikasturteari begira ekintza gehiago eta bidaia luzeagoak izango ditu.
Gai honekin jarraituz, hurrengo urtean gure proiektuak helburu berak izango ditu; euskal pilota ezagutzera ematea eta, era berean, bisitatutako herrialdeen eta Euskal Herriaren artean lotura bat sortzea indar handia duen tresna batekin, kirolarekin hain zuzen ere.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina