2016(e)ko azaroaren 17(a), osteguna

Sarrera

Kaixo irakurle!

Lau ikasle gipuzkoarrez osatutako irabazi asmorik gabeko erakunde bat gara, gure UPV-ko irakasle, Gipuzkoako Foru Aldundia eta hainbat boluntarioren laguntzarekin euskal pilota Europan ezagutzera emateko proiektu bat eraikitzea erabaki dugunak. Blog honen bitartez  proiektu honen lehenengo saiakeran, gure bidaian zehar bizitako esperientzien berri emango dizkizuegu.


Lehenik eta behin, aurten ikasitako irakaskuntza prozesua erabiliz euskal pilotaren jokamolde ezberdinak azaltzea eta praktikatzea da gure helburuetako bat. Honekin batera herrialde ezberdinetako jendea elkar erlazionatzea eta euskal kulturarekin bat egitea nahi dugu, guztiok batera gozatuz euskal pilota dela medio.


Beste helburuetako bat, edonon praktikatu ahal dela demostratzea da. Atzerrian euskal pilota erakusteko egon daitezkeen zailtasunei aurre egin eta bertako egiturei moldatuz, era ahalik eta  ludikoenean azaltzen.


Azkenik, gehien inplikatutako jendea Euskal Herrira gonbidatu genuen, hemen aste bat pasa eta Euskal Pilota barnetik bizitzeko aukera emanez.


Zer iruditzen zaizue? Gure proiektuaz gozatu nahi? Animatu!

15 iruzkin:

  1. Iker Antepara Txurruka
    Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila

    ErantzunEzabatu
  2. Beñat Gorostidi Basurto
    Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1.maila.

    ErantzunEzabatu
  3. Leire Olazabal Urzuriaga.
    Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1.maila.

    ErantzunEzabatu
  4. Aitor Azpiazu Altolaguirre, JFKZ (Magisteritzatik).

    ErantzunEzabatu
  5. 1. Blog honetan informazioa iturri ezberdinetatik lortuta dago. Blogaren atalak modu egoki batean ordenatuta daude, nahiz eta grafikorik ez egon. IKT tresnei dagokionez, audio bat jarri dute blogean eta argazkiez gain bideo modukoak jarri dituzte. Bloga erakargarria eta erabilterraza da.
    2. Interesgarria iruditu zait Belgikan pilota sustatzeko saioak egin izana, eta baita ere Euskal Herrian. Helburua oso argi dago ondorioetan. Egin behar dituzten saioak ongi prestatuta eta azalduta daude.
    3. Esandakoak esanda, blogaren kalifikazioa 8,5
    4. Oskar Alen Otano, JFKZ 1.maila

    ErantzunEzabatu
  6. Lehenik eta behin aipatu nahiko nuke Blog honen txukuntasun eta argitasuna. Oso ondo zehaztuta dago eta horrek asko laguntzen du Bloga irakurtzerako orduan.
    Bestalde, nahiz eta elkarrizketa edo antzerako zerbait jarri ez, pilotako hainbat jokamolde azaldu dituzte bereziki atzerrian landu dituztenak.
    Aipatzekoa da, IKT tresnen erabilera aparta. Oso erakargarria iruditu zait Blog-ean sartu eta musika hastea, ideia paregabea! Eta ikusitako beste Blog-etan horrelako ezer ikusi ez dudanez benetan harritu nau honen presentziak.
    Hizkuntza aldetik ondo idatzia dago eta ez da inolako ortografia akatsik igartzen.
    Ondorioz, esan dezaket lan interesgarria iruditu zaidala eta nahiko lan sinplea izan litekeena bi gauzatxo espezialagorekin ikaragarri hobetu dutela. Horregatik, nire kalifikazioa 9 bat da.
    Leire Olazabal

    ErantzunEzabatu
  7. 1. Hainbat informazio iturri erabili dituzte eta hoien erreferentziak ondo jarri dira testuan zehar. Bakarrik artikulu bat aztertu eta gaineratu dute, baina blogak eta web orriak ere begiratu eta jarri dituzte. Instalazioen argazkiak jarri dituzte. Testua ez da oso argi irakurtzen, hau da, ez da taularik ezta grafikorik erabiltzen dena azaltzeko. Hala ere, galderari erantzuten dio, hau da, proiektuaren helburuak ondo zehaztuta daude. IKT tresnen artean ez dute bideorik jarri, baina bai argazkiak, blogak eta audio bat (abestia). Blogaren diseinua sinplea da eta atal ezberdinetara heltzeko ez dago arazorik. Talde lana egon dela ikusten da, guztien parte hartzea ziurtatzen da. Hizkuntzaren aberastasuna nabaritzen da eta ez dago akats ortografikorik.
    2. Jardueraren sarreratxo bat egin dute, euren erakunde mota eta ezaugarriak azalduz. Parte hartzaileen eta estaldura geografikoaren ezaugarriak jarri dituzte argi eta garbi. Instalazioen kopurua eta ezaugarriak ez dituzte oso argi adierazten, ezta giza eta material baliabideak ere. Ariketak eta jarduerak gehiago azaltzea falta zaie. Hala ere, proiektuaren helburuak oso ondo azaldu dira blog osoan zehar. Ez dituzte aurreikusitako gastuak gaineratu baina puntu garrantzitsu bezala atzerriko esperientzia ederki azaltzen dute.
    3. Kalifikazioa: 7,5
    4. Iker Antepara Txurruka, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila

    ErantzunEzabatu
  8. Hauek datuen bilketa egiteko blog-ak, interneta, eta liburuak erabili dituzte. Blog-a argia da pasatako esperientziak kontatzen dituelako. Beraz egin behar duten idei argi bat ateratzen duzu. Argazki, bideoak… erabili dituzte. Euskara maila txukuna erakutsi dute. Gainera Blog-a musika dauka nahiz eta aspergarria izan azkenean. Blog-ean ez daude elkarrizketarik eta hainbat argazki ez dira kargatzen.
    Nire kalifikazioa 8 bat da.
    Aritz Arteta Baños JFKZ 1.maila

    ErantzunEzabatu
  9. Aitor Azpiazu ALtolaguirre JFKZ (Magisteritzatik)
    EUSKAL PILOTA MUNDUTIK ZABALTZEN
    1.1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabiltzea (5 bikaina eskuratzeko). Elkarrizketak gauzatu dira, liburuak eta aldizkari zientifikoetan eskuratutako artikuluak irakurri eta aztertu, espezialitate horiek praktikatzeko instalazioak bisitatu eta aztertu dira… Erreferentziak gaineratu dira, zuzenak dira eta testuan aipatu dira.
    - Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzte bai liburuak, web orriak eta blogak. Elkarrizketarik ez dute egin. Instalazioak bisitatu dituzte eta erreferentziak erabili eta testuan aipatu dituzte.
    1.2. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio, grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak erabili dira…
    - Aurkezpena argia da eta eta testua ordenatua dago. Zehaztasunez dago idatzia. Grafikorik ez dute erabili.
    1.3. IKT-tresnen erabilera. Bideoak, audioak, argazkiak, foroak… erabili dira.
    - Argazkiak erabili dituzte eta blogera sartu eta abesti bat hasten da. Asko gustatu zait abestiarena. Bideorik ez dute erabili.
    1.4. Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera (ikusi ebaluazio irizpide zehatzak).
    - Bolgaren diseinua ondo dago. Bloga bera erabilerraza da, argia eta ordenatua. Atal ezberdinak ditu, atal bakoitza ondo landuta dago.
    1.5. Kolaborazio lana. Bideoa, argazkia edo dena delakoa sortzean/egitean, taldekide guztiak agertzen dira bertan. Hau da, guztien parte hartzea ziurtatu da. Elkarrizketaren bat eginez gero, guztiek egin dituzte galderak.
    - Elkarrizketarik eta bideorik ez dute egin.
    1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea.
    - Idatzi erakargarria da eta ondo idatzita dago. Ortografia akatsik ez da ageri.
    • Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra (sarrera modukoa).
    Egokia da.
    • Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak.
    Irabazi asmorik gabeko erakundea
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa.
    Garbi azaldu dute.
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia.
    Instalazio egokiak dira.
    • Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra).
    • Material baliabideak (tipologia eta kopurua).
    Material egokia eta beharrezkoa aukeratu dute.
    • Proiektuaren helburu zehatzak.
    Helburuak zehaztu dituzte.
    • Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien.
    Jarduera egokiak dira.
    • Aurreikusitako gastuak.
    Ez dituzte aipatu.
    • Bestelakoak (zuekin harremanetan jartzeko moduak, argazkien galeria, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…).
    Harremanetan jartzeko modua eta argazkiak jarri dituzte.
    • Diseinatu duzuen ideia garatzeko erabilitako artikulu, liburu eta elkarrizketen erreferentziak (testuan aipatutakoak bakarrik erabil daitezke).
    Erreferentziak erabili dituzte. Libururik ez dute erabili.
    Honenbestez nire nota: 6,5 /10

    ErantzunEzabatu
  10. Zenbait erreferentziak gaineratu dira, zuzenak dira eta testuan aipatu dira. Bideoak (ez dago bideoarik), audioak (bloga zabaltzen duzunean abesti bat hasten da) , argazkiak (argazki denak ez dira ikusten), foroak (ez dute erabili). Bloga erabiltzea erraza da, ordenatua dago. Kolaborazio lana zaila da jakitea ez daudelako argazki edo bideorik, ezin da ziurtatu guztien parte hartzea. Ez dute elkarrizketarik egin. Idatzia nahiko erakargarria eta argia da. Ez dira ortografia akatsik ikusten.

    Sarreran ongi azaltzen dute beraien proiektuaren nondik norakoak. Irabazi asmorik ez duen erakunde bat dela azaltzen dute. Ez dute zehazten norentzako bideratuta dagoen proiktua, beraz emakume nahiz gizonezkoak inskribatzeko aukera izango dute eta adin desberdinetakoak. Proiektua aurrera eramateko Pablo Hernan Fusto izeneko pala-paletako jokalaria beraiekin egon zela azaltzen dute eta esku pilotako beste bi pilotari famatu proiektua aurrera eramaten lagundu zioten. .
    Ez dute material asko erabili, eskuilotan, pala-paletako espazialitatean eta Xisterako Zesta-punta modalitatean ibili dira. Beraiekin harrematen ipintzeko erreztasun asko ematen dituzte.


    NOTA: 7,5

    Eider Altube Iturricastillo. Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien fakultatea 1.maila

    ErantzunEzabatu