2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

Bibliografia

Liburuak:

1. Enrique Abril. (1971). Dos siglos de pelota vasca. Bilbao: -.

2. Aguirrezabalaga, E-Alonso,A.. (1996). Dinastía Echave. Buenos Aires: -.

Web-orriak:

1. Armendaritz, X. "Nonahi, nondik nahi". Kontsulta: 2015-11-12.   http://nonahi.blogspot.com.es/2010/05/txokoan-jokatuz.html

2. Jaac. "La espectacular Cesta Punta en Gernika". Kontsulta: 2015-11-06. http://saltaconmigo.com/blog/2015/11/cesta-punta-gernika-jai-alai/

3.Conde Fernandez, L., Ortega Ariza, F. eta López Leiva, F. Analisis de las actividades de las empresas del sector turismo activo en la provincia de Huelva, Buenos Aires, Año 17, Nº 168, Mayo de 2012 http://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/4730324.pdf

Blogak:

1.Usubiaga, O. Euskal Pilotaren Oinarriak 2015-2016: 2015-11-23                       http://edupelota2015-2016.blogspot.com.es/

2016(e)ko azaroaren 17(a), osteguna

Nola parte-hartu?


Irakurri duzuen bezala, proiektua errepikatzeko asmoa daukagu.




Gure proiektuarekin autokritikoak izan gara eta
egindako akatsak zuzentzea da gure helburua etorkizunari begira.


Nahiz eta parte-hartzaileak beharrezkoak izan, nahitaezkoa da proiektua aurrera ateratzen laguntzeko boluntario bezela jardutea.






Boluntario bezala aritu nahi?

1. Informazioa lortzeko:

 Email: euskalpilota@hotmail.es

Telf: 616789034/943564089

2. Formularioa bete eta gure emailera bidali.

3. Aste bateko epe batean erantzuna jakingo duzu.

MILA ESKER!





Ondorioak

Hasieran esan bezala, gure helburu nagusia euskal pilota Europan zehar ezagutzera ematea eta hainbat herrialdetan hedatzea zen. Bestalde, bisitatutako herrialdeen eta euskal herrialdearen arteko lotura bat ezartzea ere genuen helburu, gure kulturako sustraiean dagoen kirol bat dela medio. Dudarik gabe, zailtasunak izan ditugu; handiena azpiegitura falta izan da, hala ere, arazo honi aurre egitea lortu dugu irudimena eta originaltasuna erabiliz. Horrez gain, hizkuntzen arteko ezberdintasuna ere gainditu beharreko muga bat izan da.


Euskal pilotako espezialitateak azaltzeko orduan Bote Luzearekin hastea erabaki genuen; izan ere, batetik, bere oinarrizko funtzionamendua ulertzeko errazagoa delako, nahiz eta marraren dinamika ulergaitza egin daitekeen; eta bestetik, bagenekieelako Belgika eta bere inguruetan ezaguna zela antzekoa den modalitate bat, baita Italian ere. Faktore honek asko erraztu zigun aukeratutako herrialdeen erabakia, abantailak emango baitzizkigulako ondorengo modalitateak azaldu eta irakasteko orduan.


Euskal Herrian bizitakoaren inguruko balorazioa egitean, soilik ondorio positiboak atera ditzakegu. Jokalari profesional baten inplikazioa lortzea horrelako proiektu batean oso pozgarria izan da guretzat; hori gutxi balitz bezala, museoko bisitan ikasitakoa eta maila handiko esku pilota partidua ikusi ahal izan genuen ere. Proiektuari amaiera emateko euskal kulturako ekintzak erakutsi genien, honen inguruan zalantzak genituen; ez genekielako gustuko izango zuten euskal pilotarekin erlaziorik ez zuten ekintzekin inplikazio bera erakutsiko zuten ala ez, baina izugarrizko arrakasta izan zuela ikusita, hurrengo ikasturteari begira ekintza gehiago eta bidaia luzeagoak izango ditu.
Gai honekin jarraituz, hurrengo urtean gure proiektuak helburu berak izango ditu; euskal pilota ezagutzera ematea eta, era berean, bisitatutako herrialdeen eta Euskal Herriaren artean lotura bat sortzea indar handia duen tresna batekin, kirolarekin hain zuzen ere.


Gure asmoa euskal pilota Europan zehar ez ezik mundu osoan zehar zabaltzea da; aukeratutako herrialdeak Italia eta Kolonbia izan dira eta hori egiteko lehenago erabilitako metodologia jarraituko dugu. Hau da, euskal pilotaren oinarrizko 3 modalitate irakatsi, hauetako baten antzeko egiturako kirola praktikatzen delarik. Izan ere, Kolonbian eta Italian, Belgika bezala, bote luzearen antzeko modalitate bat dago eta hau erro moduan hartuta gure modalitate propioak irakastea aproposena iruditzen zaigu. Euskal Herrian egin zen antzeko eraldaketa egiteko asmoz, joko zuzen batetik frontoiko plekako jokora pasatzea. Honez gain, aipatu beharra dago ere guk geuk asko ikasi dugula eta asko ikasiko dugula beste herrialdeetan praktikatzen diren pilota modalitate ezberdinetatik.


Atzerritik Euskal Herrira

Belgikan egon ginen denbora primeran pasatu genuen. Beste herrialdetako jendea euskal pilotaz disfrutatzeak poztasun handia ematen zigun. Oso ondo egon ginen, eta azkeneko egunean hitzaldi bat prestatu eta, Belgikatik Euskal Herrira egingo zen bidaia azalduta, gure posta, zenbakiak eta egitaraua aurkeztu genuen. Horrelako fitxa bat pasatu, bidaia ondo antolatzeko eta jakiteko zenbat etorri behar ziren.

Egitaraua (Euskaratua):




Kaixo lagun:
Espero dut Euskal pilotaz disfrutatzea, badakit ez dela erreza. Euskal pilotaren espezialitate batzuk azaldu ditugu, eta haiekin harremanetan jarri zara. Gure kultura nahiko konplexua da. Baina ezagutu nahi baduzu, eta honekin Euskal pilota. ETOR ZAITEZ!

Bidaiaren antolaketa, emailez bidaliko dugu. Informazioa bidaltzeko edo zalantzarik izanez gero, bidali email honetara: euskalpilota@hotmail.es

Ez dago gehiago esateko, animatu oso ondo pasatuko dugu eta. Espero dugu Euskal pilotaz disfrutatu ahal izana eta gehiago nahi baduzue, Euskal Herrian ikusiko gara!

Ondo segi!





Honekin nahi zuten pertsona guztiek etorri ahal ziren, eta gainera asko etorri ziren. Orain hasiko naiz gure esperientzia Euskal Herrien gure Belgikako adiskideekin. Irteera hiru egunez osatuta zegoen, eta hiru egunean Belgikan irakatsitako espezialitateak eta berri batzuk azaldu genituen. Belgikako bidaia uztaileko hirugarren astean egin zen. Kasu honetan, abuztuan izan zen. Hainbat herri  bisitatu genituen, herri batzuetako espezialitateak azalduz erakutsiz eta jolastuz. Horrelakoa izan zen:


Abuztuak 10, lehenengo eguna Euskal Herrian.

Gure belgikarrak aireportutik etorri eta gero, busa hartu eta Bilboko frontoira joan ginen, Miribillara hain zuzen ere.
fronton-miribilla0011.jpg

Frontoi honetan gurekin Pablo Hernan Fusto izeneko pala-paletako jokalari aparta egon zen. Argentinarra den jokalaria eta munduko txapelduna 5 aldiz pala motzeko espezialitatean.

IMG_1799.jpg


Bere espezialitatea irakatsi zigun eta berarekin jolastu genuen goiz osoa. Bilboko jatetxe batera joan ginen jatera eta horrela gure gastronomia aparta ezagutu zuten. Ondo jan eta gero arratsaldean esku pilotako partidu bat ikusi genuen. Guk antolatutakoa noski, gure proiektuan bi pilotari famatuak hartu zuten parte: Irribarria eta Altuna. Asko eskertzekoa, Euskal pilotako sustapenean parte hartu nahi zuten eta. Partidua ikusi eta gero Euskal pilotako museora joan ginen Bilbon dagoena. Museo hartan euskal pilotako dana azaldu zieten gero gure lana errazagoa izateko. Museotik, bakoitzak norbere hotelera joan zen.
IMG_22781 2.jpg
Bilboko museoan, zoritxarrez garrantzia ez daukan gai bat zegoen: emakumeak euskal pilotan. Gure Belgikarren galdera hori zen, zergatik emakumeak ez dute jolasten? Guk azaldu genien lehen esku pilota aisialdirako joko bat zela eta bakarrik gizonak jolasten zutela. Baina gaur egun gero eta emakume gehiago jolasten dute.


Abuztuak 11, bigarren eguna Euskal Herrian:

Gure bigarren eguna, Vitoria-Gasteizen izan zen. Han Altubeko frontoian egon ginen, gaurkoan xisterako Jokamoldeak erakutsi genituen. Lehenengo zesta punta nola jokatzen zen azaldu eta demostrazio txiki bat egin genuen, gero haiek probatu zuten. Oso zaila iruditu zitzaien eta ez zuten asko disfrutatu. Baina, gure artean jolastu genuen; euren artean partidu txiki bat egin genuen eta oso harituta geratu ziren nahiz ez izan oso onak espezialitate honetan. Hurrengo tarte horretan beste jokamolde batzuk erakutsi genituen, joko garbia adibidez.

Arratsaldean gure kultura ezagutzera joan ginen, eta euskal dantzak erakutsi genien. Euskal pilota alde batera laga eta gure kulturaren zati eder bat irakatsi genien: Euskal dantzak. Areto batean aritu ginen, eta asko eskertu zuten hain ederra diren dantzak.

Abuztuak 12, hirugarren eguna Euskal Herrian:

Azkeneko eguna, Donostia- San Sebastian hirira joan ginen. Eta han joko zuzeneko jokamoldeak ezagutu genituen. Torneo bat zegoela aprobetxatuz  ikusi genuen zelan jolasten zen, geroago praktikan jartzeko. Joko zuzena Bote Luzea izan zen, marradun jokoa.

Torneoa ikusi eta gero guri tokatu zitzaigun jokatzea. Nahiko konplexua den jokoa da baina, ondo ulertu zuten marraren ideia eta dena. Bote luzea ezagutu eta gero Belgikarrek haien herrira bueltatu ziren. Pozez beterik.


Egunerokoa

Kaixo berriro ere pilotazaleok, Hemen gaude gaur ere blogari egurra ematen, zuek informatu eta  Euskal Pilota sustatzeko helburuarekin!

Oraingoan gure esperientzia kontatuko dizuegu, izan ere, bisitatu ditugun bi herrialdeetan oso ondo pasatu dugu, lagunak eginez eta pilota irakatsiz. Italia eta Belgika izan ziren aukeratutako lurraldeak eta bertan genituen hainbat kontaktuk bidaia eta ostatua erraztu zizkiguten.

Uztailak 17, Lehen eguna Belgikan:

Goizean goiz heldu eta han genituen Moussa eta Johan gure zain. Motxilak eta traste guztiak utzi bezain laster hasi ginen dena prestatzen, izan ere lan dezente genuen egiteko.
Euskal pilotaren oinarriak eta jatorria azaltzea eta probatzea tokatzen zen eta horretarako Bote Luzea jokamoldean aritzea pentsatu genuen. Goizean, oso inguru politak eta egokiak zituen  eliza batera eraman gintuzten, eta gure lagunen eta bertako beste batzuen laguntzarekin dena prestatu genuen. Amaitzean ikasle taldea ezagutu eta elkar bazkaldu genuen.

Bazkal ostean azalpenetan aritu ginen jendea kirolean kokatzen hasteko. Irrikaz ikusten genituen, eta horrek asko poztu gintuen!
Bosteko taldeak egin eta berotze ariketak hasi genituen eta, ondorengoa ia kontatu beharrik ez dago… Dinbi-Danba izugarrizko kolpeak, izugarrizko lehia, hura gozamena!
Nahiz eta jokoaren barne logikarekin zenbait arazo egon, adibidez marrak jokatzerako orduan zalantzak egon zirela, nahiko ondo moldatu ginen, bai gu azalpenetan, bai eurak ulertzerako orduan.




Uztailak 18, Bigarren eguna Belgikan:

Ederki lo egin ondoren berriro ere martxan jartzea tokatzen zen. Esku pilota tokatzen zen eta ondoko herrietatik bueltatxo bat emanez frontoia izango zena aukeratu genuen.
Lehenik eta behin azalpentxo bat eman genuen zenbait bideo erakutsiz eta gero oinarrizko ariketetatik hasiz esku pilotan aritu ginen. Banakako zein binakako norgehiagokak jolastu genituen eta lau t’erdiko modalitatean ere ibili ginen.
Arratsalde polita hura ere, barre egin, lehiatu eta kultura berriak ezagutuz euskal pilota zabaltzen gindoazen.

Gauean Ia herri osoa eta ingurukoak bildu zituen hitzaldi bat eman genuen. Egindako argazkiak erakutsi, bideoak ikusi eta arautegia eta bitxikeriak azaldu genituen.




Uztailak 19, Hirugarren eguna Belgikan:

Azken eguna izan zen hau eta oraingoan Pala-paletako hainbat modalitatetan aritu ginen. Aurreko eguneko tokia egokia iruditu zitzaigun eta hura aukeratu genuen berriro ere gure irakaskuntza saiorako.
Beti bezala hasierako txarla eman genuen eta horrekin batera kaskoak eta betaurrekoak banatu, segurtasuna bermatzeko. Gure lagunek arritu aurpegia baino ez zuten jartzen, hori bai, pilotak ikusi zituztenean…

Larruzko zein gomazko pilotak erabili genituen, baita ere Argentinar paleta modalitatera jolastu ere, nahiz eta trinketean era ezberdin batean jokatzen zela azaldu. Egia esan zailtasunak nabariak ziren eta horregatik, adibidez sakearen ezaugarriak moldatu behar izan genituen, gertuago, pasa luzeagoa...

Hau ere egun bikaina izan zen eta azkena zenez izugarrizko afari batekin agurtu ginen. Hunkituta utzi genituen bertakoak eta horrek pentsatzera eraman gintuen...







Landutako jokamoldeak eta hauen oinarriak

Euskal Pilotan jokamolde asko daude, baina atzerrian denak lantzeko oztopo ugari izan genituen, izan ere, jokamolde batzuetan jolasteko ezinbestekoa da instalazio bereziak edukitzea. Horren ondorioz,  soilik hiru landu genituen, oinarrizkoenak.

BOTE LUZEA:

Marradun joko zuzenen artean kokatzen den jokamoldea da. Familia honetako jokamoldeen artean jokatzeko oztopo gutxien dituena delako aukeratu dugu.

Bote luzea ezagutzen diren jokamoldeen artean zaharrenetarikoa da. Esku hutsez jokatzen da eta plaza edo belar soro batean jokatzen da. Antzinan Europan zehar oso zabalduta egon zen, baina XX. mendearen erdialdean galdu zen. Euskal Herrian Zuberoan mantendu izan da hobekien.

ARAUAK: Taldeka jolasten da, 5:5 egoeran. Ez da erremintarik erabiltzen, esku hutsez jotzen da pilota. Erabilitako pilotak, pilota gozoak dira (110g ingurukoak). Normalean airez jokatzen da, baina bote bat ematea onartuta dago. Jokalekua 60x15 metro inguruko azalera izan behar du. Sakea botarri izeneko estruktura (mahai baten itxura) baten gainean punpa eginez egiten da. Bi zonalde desberdintzen dira, sakekoa (beti hemendik sakatu) eta errestokoa (beti hemendik eraman). Erabilitako puntuazio sistema kintzeak dira eta 10 jokora jolasten da. Horretaz gain Marrak dinamika dago, sistema honen bitartez joko eremua aldatzen da eta sakea trukatzen da.





ESKU PILOTA:

Euskal Herrian jokamolderik ezagunena eta jokatuena da. Instalazio desberdinetan jokatzen da: Frontoi motzean, trinketean edo plaza librean. Herrialde guztietan instalazio egokiak ez daudenez, leku bakoitzera moldatu behar gara, eta moldatzean geratzen dena, plaza librean jolastearen itxura hartzen du. Izan ere, txapa imitatuz zinta bat jartzea eta pareta handi eta egoki bat frontis bezala erabiltzea da errazena. Plaza librean binaka jolasten da, baina gure kasuan, moldatuta dagoenez, binaka naiz banaka jolastuko dugu. Esku hutsez jolasten da eta bote bakarra ematea onartzen da. Sakea sakeko marra atzetik punpa eginez egiten da eta sakeko marra eta pasaren artean sartu behar da.






PALA-PALETA:

Palako jokamoldeen artean, gomazko paleta jokamoldean aritzea aukeratu dugu, izan ere, arrisku gutxien duen jokamoldeetako bat delako. Euskal Herrian nahiko ohikoa den jokamoldea da. Erabilitako erreminta egurrez egindako zulodun paleta bat da. Bestalde, gomazko pilota azkar batekin jolasten da. Gure kasuan, herrialdearen eta instalazioen arabera jokoa moldatu beharra dago. Berez gomazko paleta frontoi motzean, trinketean eta plaza librean jolasten da. Esku pilotan gertatzen den bezala kasu askotan frontoia eskuratzerik ez badago, moldaketa egiterakoan, plaza librean jolastearen antz handia hartzen du. Binaka jolasten den jokamoldea izan arren, gure kasuan, batzuetan banaka eta teniseko pilota bat erabiltzen jokatu behar izan dugu. Binaka jolasten bada, ohikoena da sakea atzelariak egitea, baina, ez da derrigorrezkoa. Honen arrazoia, sakeko marra nahiko atzean dagoela da. Sakea Sakeko marraren eta faltaren marraren artean sartu beharra dago.




Sarrera

Kaixo irakurle!

Lau ikasle gipuzkoarrez osatutako irabazi asmorik gabeko erakunde bat gara, gure UPV-ko irakasle, Gipuzkoako Foru Aldundia eta hainbat boluntarioren laguntzarekin euskal pilota Europan ezagutzera emateko proiektu bat eraikitzea erabaki dugunak. Blog honen bitartez  proiektu honen lehenengo saiakeran, gure bidaian zehar bizitako esperientzien berri emango dizkizuegu.


Lehenik eta behin, aurten ikasitako irakaskuntza prozesua erabiliz euskal pilotaren jokamolde ezberdinak azaltzea eta praktikatzea da gure helburuetako bat. Honekin batera herrialde ezberdinetako jendea elkar erlazionatzea eta euskal kulturarekin bat egitea nahi dugu, guztiok batera gozatuz euskal pilota dela medio.


Beste helburuetako bat, edonon praktikatu ahal dela demostratzea da. Atzerrian euskal pilota erakusteko egon daitezkeen zailtasunei aurre egin eta bertako egiturei moldatuz, era ahalik eta  ludikoenean azaltzen.


Azkenik, gehien inplikatutako jendea Euskal Herrira gonbidatu genuen, hemen aste bat pasa eta Euskal Pilota barnetik bizitzeko aukera emanez.


Zer iruditzen zaizue? Gure proiektuaz gozatu nahi? Animatu!